Corporate news

02/17/2016

Erakunde Bizitza: urte berriko agenda

Eusko Ikaskuntzaren ordezkaritza instituzionala oso aktibo ibili da urte hasieran, ugariak izanik haren partaidetzak Euskal Herrian ospatutako ekintza ugarietan.

Erakunde Bizitza: urte berriko agenda

?????? Argazkia: Legebiltzarra Besteak beste, urtarrilean Hitzargiak proiektuaren aurkezpen ekitaldian izan zen Iñaki Dorronsoro Lehendakariak, hizkuntza gutxituak biziberritzerako egitasmo honi babesa emanez. Ohi bezala, Gipuzkoa Berritzen sarearen saio berri batetan parte hartu zuen. Halaber, Bilbon Sabino Arana Fundazioak antolatutako "Aldaketaren aldeko lanean: merezi dugun Nafarroa", Uxue Barkosen hitzaldia jaso zuen. Gipuzkoan berriz, Story Euskadi-Basque Country elkarrizketan parte hartu zuen eta Xabier Trias eta José Ángel Cuerdak Deusto Forumen emandako hitzaldietan izan zen ere. Donostia 2016aren ospakizunen harira, hasiera ekitaldian eta Gaur Taldearen erakusketaren hasieran parte hartu zuen Eusko Ikaskuntzak, argi azalduz ekimenari ematen dion babesa. Arabako Foru Aldundiak deituriko Agora proiektuaren lehengo fase estrategikoan Eusko Ikaskuntza partaide aktiboa izan zen, haren ekarpenak Artiumen ospatutako ekitaldian plazaratuz. Bestalde, Eusko Legebiltzarrak Gasteizen antolatutako "Foraltasuna: Iragana eta Oraina" jardunaldietako gonbidatua izan zen. Eta, azkenik, Gure Esku Dagok "Together- To get there" ekimenean ordezkaritza izan zen ere.
Share:
Facebook Twitter Whatsapp