Reunión en Iruña
La última reunión del año de los órganos de gobierno de la Sociedad tuvo lugar el 16 de diciembre en Iruña. La Junta Permanente celebró sesión en el Palacio de Navarra con participación del Director General de Cultura, Pedro Luis Lozano. El Presidente del Gobierno Miguel Sanz hizo acto de presencia para saludar a los asistentes (1). José María Muñoa, en nombre de Eusko Ikaskuntza, le agradeció que tras un año sin partida presupuestaria, en 2011 la Comunidad Foral ha recuperado la subvención para el mantenimiento de las actividades en el territorio. La Junta Permanente aprobó el presupuesto de la Sociedad e hizo repaso de los proyectos y actividades para el ejercicio 2011.
Muñoa, Euskaltzaindian
Jose Maria Muñoa (2) Lehendakariak euskararen aukerak XXI. mendean gaiari buruzko gogoeta jardunaldi batean parte hartu zuen abenduaren 14an. Fundación Popular de Estudios Vascos-ek Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan antolaturiko jardunaldi horretako hitzaldien programan, gure Lehendakariaz gainera, ondokoek parte hartu zuten: Kepa Aulestia, idazlea eta artikulugilea; Joseba Arregi, irakaslea eta Kultura Sailburu ohia; Andres Urrutia, Euskaltzainburua, eta Antonio Basagoiti, Euskadiko Partido Popularreko Presidentea. Muñoak euskara ondare propio eta unibertsal gisa defendatu zuen bere hitzaldian, baita elkarrekin, ideologia eta interes partikularren gainetik lan egiteko premia nabarmendu ere.
Topaketa Oñatin
Abenduaren 20an, elkartearen egiturako langileek lansaio bat izan zuten Oñatin (3). Hirigunea bisitatu eta Eusko Ikaskuntzaren historiari buruz Josu Txueka bazkideak egindako azalpen baten ondoren, 2011n abiaraztekoak diren antolaketa eta funtzionamendu jarraibide berriak azaldu zituen Unai Apaolaza zuzendari kudeatzaileak. Talde dinamika dela bide, langile taldearen parte hartzeak disfuntzio operatibo batzuk zehazteko bidea eman zuen, baita egokierak eta litezkeen hobekuntzak hautemateko ere. Gisa honetako bilerak urtero egitea erabaki zen, aurrerapenak aztertu eta prozesuak gaurkotzearren.
Nekane San Miguel
Zuzenbide Saileko bazkideek Nekane San Miguel Bergaretxe lehendakari berri hautatu dute. Zuzenbidean Lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, epaileriako kidea da 1991 urtetik. Irakas esperientziari dagokionez, besteak beste, Zigor Kode, Zuzenbidearen Filosofia edo Giza Eskubideen alorreko gaiak irakatsi ditu. Herritarren hizkuntza eskubideekin loturiko jardunaldi eta ikastaroetan parte hartu du eta emakumearen diskriminazioari buruzko arazoez jardun du. Bere programan "gogoetak koordinatzea" proposatzen du, bereziki Hizkuntza eta Zuzenbidea eta Giza Eskubideak gaiei buruzkoak. Era berean, Eleria eta Azpilicueta argitalpena hobetu eta eguneratzeko asmoa du.
