Corporate news

10/01/2011

Erakunde Bizitza

ENE 2011 Kanpaina

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da berriro. Jardunaldi hau Eusko Ikaskuntzaren ekimenez sortu zen 1948an egindako VII. Kongresuan, munduko edozein tokitan bizi ziren euskaldunak beren hizkuntzaren inguruan biltzeko asmoz. Aurtengo kanpainak berriro ere gertaera berezi bat proposatuko du internet bidez, gure kulturaren alderdi jakin batzuk gogora ekarriz, eta hainbat sari banatuko ditu parte hartzaileen artean. Era berean, ondoz ondoko seigarren urtez, ENE Saria emango zaio kanpoko elkarte bati, euskara eta euskal kultura sustatzen gauzaturiko lanaren aitormenez.

[+] Informazio gehiago

Iñaki Zumalde

Iñaki Zumalde Romero, veterano socio de Eusko Ikaskuntza y Presidente de su Sección de Historia-Geografía entre 1980 y 1985, falleció el 25 de septiembre. Nacido en Oñati en 1926, su labor investigadora y divulgadora se centró en la historia local, dedicándose también a la literatura de carácter universal. Abordó variados aspectos de la historia, el arte, los personajes y las tradiciones de Euskal Herria; a su localidad le dedicó monografías como Historia de Oñate (1957), Las danzas del Corpus de Oñate (1974) o Los Oñate en México y Nuevo México (1998). Como crítico e historiador de la Literatura publicó artículos y reseñas en periódicos y revistas de Euskal Herria, México y Cuba sobre autores y obras de las letras contemporáneas.

Antolakuntza berria

Unai Apaolaza kudeatzaileak barne antolakuntza berriaren funtsezko alderdiak aurkeztu zituen Batzorde Eragilearen bileran, irailaren 15ean. Antolakuntza berria Eusko Ikaskuntzako langileen parte hartzearekin eta Sayma Consultores-en zuzendaritzapean gauzatu da. Irailean bertan jarri zen abian, nahiz era progresiboan ezarriz joango den, Elkartearen gainerako jarduerekin batera.

Mugarik gabeko Telebista

Iaz Eusko Ikaskuntzak sinadurak biltzeari ekin zion "Mugarik gabeko Telebista" Lege proposamena parlamentuko izapideak aurrera eramateko Herri Ekimen Legegilearen esparruan, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunean oinarriturik. Katalan, euskara eta galizieraren komunikazio espazioa aitortzea da helburua, dagozkien autonomia telebistak mugakide diren erkidegoetan ikusi ahal izan daitezen. Diputatuen Kongresuak herri ekimen hori kontuan hartzea onartu dute eta, ondorioz, dagokion parlamentuko izapideak aurrera jarraituko du datorren legegintzaldian.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp