Corporate news

12/01/2011

Erakunde Bizitza

Congreso de Colectividades Vascas

Respondiendo a la convocatoria cuatrienal a los representantes de las entidades vascas del mundo, el Palacio Kursaal de Donostia-San Sebastián acogió el Congreso Mundial de Colectividades Vascas celebrado entre el 2 y el 4 de noviembre. Embajadores de la cultura y el idioma provenientes de 24 países tuvieron la oportunidad de encontrarse y dar a conocer las actividades que se desarrollan en los distintos centros vascos del mundo. Además de permitir el diálogo y escuchar las demandas de cada uno de éstos, el Congreso sirvió para la elaboración del borrador del Plan Cuatrienal 2012-2015. Eusko Ikaskuntza participó en el "Euskal Azoka" con un stand donde dio a conocer el trabajo realizado por la entidad y sus proyectos en curso.

EHMG Mintegia

Urtero lez, euskaldunen presentzia nazioarte mailan ikertzen dabiltzaten adituenen bilkura ospatu zen, hots Euskal Herria Mugaz Gaindi (EHMG) mintegia. Aurtengoa VIII. edizioa izanik, Autonomia-politikak eta emigrazioa izan zen solasgaia, eta Kanpoko Euskal Gizataldeen V. Mundu- Batzarraren baitan lekua izan zuen. Ikerketaren eta instituzioen munduak uztartzen dituen mintegi honetan hainbat lekutatik etorritako adituek parte hartu zuten. Besteak beste, Kataluniako Francesca Guardiola i Sala, Generalitat-eko Kanpo Harremanetako Zuzendariorde Orokorra, edo Galiziako Ramon Villares, Consello da Cultura Galega-ko Presidentea.

Halaber, mintegi presentziala ospatzeaz gain, mintegi birtuala ere garatu egin zen azaroan zehar, EuskoSare web orrialdean (www.euskosare.org), alegia.

[+] Informazio gehiago

Durangoko Azoka

Beste urte batez (eta dagoeneko ondoz ondoko 30 bete dira) Eusko Ikaskuntzak erantzun egin dio Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren kultura hitzorduari, abenduaren 4tik 8ra bitartean. Asko izan ziren azoka esparruan kokaturiko bi estandetara hurbilduriko pertsonak. Stand horietako batean Eusko Ikaskuntzaren argitalpen funtsaren aukera bat erakutsi zen, bereziki Elkarteak berriki kaleraturiko argitalpenak. Beste standa gune elektronikoan kokaturik zegoen, non bisitariek on-line argitalpenen eskaintza nagusiak bistaratu ahal izan zituzten bi ordenagailuren bidez.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp