Corporate news

07/01/2012

Erakunde Bizitza

Eusko Ikaskuntza en seis emisoras

Durante el curso radiofónico 2011-2012, Eusko Ikaskuntza ha organizado un total de 231 programas, en euskera y castellano, que han llenado casi 139 horas a través de seis emisoras con cobertura por toda Euskal Herria: Radio Vitoria, Onda Vasca, Bizkaia Irratia, Radio Euskadi, Onda Cero-Iruñea y Euskalerria Irratia.

En formato de tertulias, entrevistas o debates, se han tratado temas diversos relacionados con la cultura vasca, la sociedad, la historia o la ciencia. Más de 350 personas han participado, buena parte miembros de Eusko Ikaskuntza, especialistas que han hecho del conocimiento, de la cultura y de la ciencia asuntos divulgativos y amenos.

Udako ordutegia

Eusko Ikaskuntzako bulegoen udako ordutegia goizeko 8:00etatik 15:00etara izango da, ekainaren 18tik irailaren 16ra bitartean.Abuztuaren 6tik 24ra Eusko Ikaskuntzako bulego guztiak itxiko dira.

Eusko Ikaskuntzako 2011ko aktibitatea sarean

Iragan den ekainaren 8ko Batzar Nagusiak aurkeztu eta onartu zen memoria ikusgai dago Eusko Ikaskuntzaren web gunean. Bertan 2011 urtean zehar erakundeak burutu dituen ekintza eta aktibitate nagusiak jasotzen dira. Besteak beste, erakunde bizitzaren baitan izan diren bilera instituzional nagusiak, baita programa enblematikoetan burutu diren mugarri eta ekintza garrantzitsuenak ere. Ikerketa: Bekak eta Laguntzen atalean beka institzuionalak nahiz ikerketa laguntzen inguruko informazioa jasotzen da. Bestalde, Sailetako Lehendakari Berriak eta 2011 urtean Eusko Ikaskuntzak burutu dituen ikastaro eta jardunaldiak ere biltzen dira, baita lurralde desberdinetan burututako hitzaldiak. Gazteriaren alorrean Datorkigunearen bigarren edizioaren mugarriak eta parte-hartzearen inguruan egindako jardunaldien berri jasotzen da. Hirugarren kapituluan argitalpenei buruzko informazioa biltzen da memorian eta sariei dagokionez 2011 urteko Premio Eusko Ikaskuntza- Euskadiko Kutxa, Prix Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne, Manuel Lekuona eta Ene Sarien irabazleak eta sari emate ekitaldiei buruzko informazioa dago. Beste lan lerro aipagarri bat Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriko udalekin dituen 102 hitzarmenen bidez egindako lan oparoa da. Hitzarmen hauen bidez burutzen diren ikerketak, dibulgazio lanak eta argazki artxiboei buruzko datuak jasotzen dira besteak beste. Azkenik, elkarteak Sareko Zabalkundean egiten duen esfortzu eta lanaren berri jasotzen da. Azken atalean, Eusko Ikaskuntzaren Fundazioen eta Jakiunde akademiaren inguruko informazioa dago ikusgai.

[+]Ikusi memoria

Share:
Facebook Twitter Whatsapp