"Euskal diaspora artisten begiradan" erakusketaren ibilbidea

Heritage

07/20/2016

"Euskal diaspora artisten begiradan" erakusketaren ibilbidea

“Euskal diaspora artisten begiradan” erakusketak bere ibilaldia eta animazioekin jarraitu du Donibane Garazin 2016ko ekaina eta uztailean, mintzaldiak eta tailer pedagogikoak eskainiz.

“Euskal diaspora artisten begiradan” erakusketa Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian aurkeztu da ekainaren 15etik uztailaren 31arte. Estreinua ekainaren 15ean izan zen, estreinaldian Alphonse Idiart, Donibane Garaziko auzapeza, Jacques Delpech, auzapez-ordea eta kulturaren arduraduna, Jean-Michel Larrasquet, Iparraldeko Eusko Ikaskuntzaren lehendakaria, Maialen Zamponi, Iparraldeko Eusko Ikaskuntzaren Eusko Diaspora proiektuaren arduraduna eta Viviane Delpech, Iparraldeko Eusko Ikaskuntzan ikerketa-garapenaren arduraduna eta erakusketaren komisarioa egon ziren. Proiektu honen aurkezpenatik harat, Viviane Delpechek erakusketaren eta marko honetan antolaturiko ekintzen bisitaldi komentatua proposatu zuen.

Halaber, ekainaren azken astean, Josette Dacosta, Garazialdean ongi ezaguna den erakusketan parte hartzen duen margolariak artista-tailerrak antolatu zituen Nafarroa Behereko ikastoletako 120 ikasleentzat. Itzal aktiboa elkartearekin gazteentzako gida-joko bat asmatu zuen eta libreki utzi zuen erakusketaren sarreran.

Bestetik, formatu berritzaileduneko bi mintzaldi antolatuak izan dira erakusketaren inguruan.

Euskal diaspora artisten begiradan

Ekainaren 29an, hogei bat jendek “Errobiko Ibarrak utziz” deituriko Claude Mehatsen mintzaldian parte hartu zuten, bertsolarien bitartez euskal diasporaren historia zeharkatuz. Jean-Christian Irigoyen akordeoilariak aurkeztu zituen bertsoak eta musikatu zituzten hiru kantarik lagundu zuten hizlaria.

Uztailaren 7an, “Berberak eta Euskaldunak, kusin urrunak” deituriko Régis Pocheluren mintzaldia izan zen. Bertan 30 bat pertsona agertu ziren. Lekorneko Garroko jauregian egoten den zizelkariak 2011an Marrokon izan zuen artista-egonaldia aurkeztu zuen. Esperientzia honetatik ateratako bideo dokumentalak eta bertan zegoen publikoarekiko trukaketak tartekatuz artistak asmatzen zituen Berebere eta euskal populuen arteko loturak aurkeztu zituen.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp