Corporate news

05/01/2013

Euskararen Nafar Kontseilua

Pasa den apirilak 25an ohizko Batzorde Eragilea ospatu zen Donostian. Ohizko gaietaz gain Euskararen Nafar Kontseiluan Eusko Ikaskuntzaren ordezkariaren izendapena erabaki zen. Mikel Aramburu Zudaire bazkidea izendatu zen aho batez. Bazkide honetaz gain, Asier Asamburu Nafarroako Lehendakariordea ere organo honetako kidea da.

Kontseilu honen egitekoak dira Hizkuntza normalizazioari dagozkion plan orokorren eta normalizazio proiektuen gaineko txostenak eta iritziak ematea eta Euskararen erabileraren eta sustapenaren gainean Gobernuari proposamenak egitea.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp