Eusko Ikaskuntzaren artxibo historikoaren eta Donostiako Orfeoiaren publikazioen digitalizazioa, katalogazioa eta zabalkundea on-line

Corporate news

02/01/2012

Eusko Ikaskuntzaren artxibo historikoaren eta Donostiako Orfeoiaren publikazioen digitalizazioa, katalogazioa eta zabalkundea on-line

Eusko Ikaskuntzaren artxibo historikoaren katalogazioa epe eta fase desberdinetan banatzen den proiektua izanik, atal honetan, 2.624 erregistro katalogatu dira, 1918-1923 bitartean bidali eta jaso diren korrespondentzia guztiak, Idazkaritza Orokorreko 2.1. sailekoak hain zuzen. 1995. urtean ekin zitzaion artxibo fondoen digitalizazio eta tratamendu artxibistokoari eta Eusko Ikaskuntzaren Artxibo Historikoaren 1. Atalaren ekintza plan propio bat egitea du xede. Proiektuaren Eusko Ikaskuntzaren fondo historikoaren katalogazioa General Internacional Standford Archival Description, Second Edition ?ISAD (g)- jarraituz osatu da. Eusko Ikaskuntzak, Euskomedia Fundazioaren bitartez, katalogoa argitaratuko du, www euskomedia.org-en aurkitu daitekeen Euskal Kulturaren informazio sisteman.

Bestalde, Donostiako Orfeoiaren ia 115 urteetako historia ikertzen dituzten publikazioak, HEDATUZ euskal zientzia eta kulturaren liburutegi digitalean katalogatu, digitalizatu eta zabalduko dira. 1897. urtean sortu zen Donostiako Orfeoia eta ibilbide luze honetan izan duen ospeak, Espainiako garrantzitsuena izatera eraman du. Errepertorioan 100 koru-sinfoniako lan inguru, 50etik gorako opera eta zarzuela izenburu eta folklore eta polifoniako lan anitz aurkitzen dira.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp