Corporate news

05/01/2011

Euskomedia fundazioa

Eskola 2.0rako Ikasmaterialak

Eusko Jaurlaritzaren EIMA 2.0 programaren barruan, Eusko Ikaskuntzaren Euskomedia fundazioak DBHko ikasleei zuzendutako hainbat ikasmaterial prestatu ditu. Bost proiektuetatik hiru (Historiaurrea Euskal Herrian, Erromanizazioa Euskal Herrian eta Erdi Aroa Euskal Herrian) historia arlokoak dira; batek (Gure geografia fisikoa) EAEko geografia-elementuak aztertzen ditu, eta, azkenak, (KLK 2.0) Web 2.0 baliabideak ezagutzeko aukera emango du. EIMA 2.0 programaren helburua on-line erabiltzeko euskarazko ikasmaterialak garatzen laguntzea da. Hori dela eta, Hezkuntza Sailaren onepena jaso bezain pronto, ikasmaterial hauek Eskola 2.0 plataformara gehituko dira Creative Commons lizentzia batekin, ikasle eta irakasle guztien esku egongo direlarik.

[+] Informazio gehiago

Share:
Facebook Twitter Whatsapp