Corporate news

11/01/2010

Euskonews

Juan Jose Agirre

Euskonewsek 552. alean Juan Jose Agirre Begiristain, Lazkaoko Beneditarren Artxiboaren sortzailea eta benetako sustatzailearekin egindako elkarrizketa bat dakar, bai ikus-entzunezko formatuan nola testuan. Josemari Velez de Mendizabalek gidaturiko solasaldian, Euskal Herriaren oraintsuko historian ospe handieneko artxibo horren jatorria eta berrogei urteotan bizi izandako gorabeherak berrikusten dira, eta haren etorkizunaz hitz egiten da, etapa berria zabalduko den une honetan, lekuz aldatu eta fundazio batek kudeatuko duelarik. Balio handiko lekukotasuna gaurko euskal historiografiaz eta haren sortzaile eta zaintzaileari buruz.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp