DATORKIGUNEA
Gizarte berriaren balioen eraikuntza
Datorren urtarrilaren 14an Gipuzkoako Foru Aldundiko Craj-eko bulegoetan burutuko da Datorkiguneko "Berezko Bizi Balioak eraikitzen" gaiaren inguruko azken batzarra. Bertan Euskal Herriko zazpi lurraldetako eta diziplina anitzetako gazteek gizarte berri baten eraikuntzan jendarteak izan beharko lituzkeen balio paradigma bat definitu dute. Balio hauek gizarte garaikidean gure egin ditzagun ordea, hainbat eremutan eragitea nahitaezkoa da eta lan ildo eta proposamen batzuk definitzearen erronka dute aurrean.

Krisi ekonomikoak agertarazi duen dimentsio anitzeko krisi baten aurrean gaude eta kolokan dagoena, etaparen amaiera nolakoa izango den da: amaiera arrazionala izan daiteke (pausatua, planifikatua...) edo kaotikoa (sufrimendua, injustizia, indibidualismoa...). Balioen ikuspegitik beraz, gazteak hautu bat egin beharrean daude.
