Migrazioa eta identitatea: aniztasunerako bidean
Datorren irailaren 22an Iruñean Datorkigunea proiektuaren hirugarren edizioari ekingo zaio. Aurreko urteetan bezala aurtengo ikasturtean ere bi gai landuko dira. Lehenengoa gaia "Migrazioa eta identitatea: aniztasunerako bidean" 2012ko irailetik 2013ko urtarrilera luzatuko dena eta otsailetik ekainera aldiz "Mugak gainditzen: Hego eta Ipar Euskal Herriko harremana"landuko da. Ondorioz, eta bigarren gaiaren izaera dela eta, lurraldetasunean aldaketak aurreikusi dira, bai lurralde bakoitzeko partaideen kopuruan, baita bileren mugikortasunean ere. Ondorioz Donostian eta Biarritzen bilera gehiago egitea aurreikusten da, izan ere, bi lurralde hauetako gazte gehiagok parte hartuko baitute. Izen emateak ugariak izan badira ere, Ipar eta Hego Euskal Herriko harremana lantzeko Iparraldeko gazteen bila jarraitzen du Eusko Ikaskuntzak, izan ere, lurralde honetako gazteen izen ematea behar baino baxuagoa izan baita.

Interesa duten 18 eta 30 urte arteko Ipar Euskal Herriko gazteek ondorengo helbide elektronikora idatz dezakete:
