Corporate news

10/14/2015

Harremanak, ikasturte berriari begira

Indarberriturik itzuli da oporretatik Eusko Ikaskuntza. Izan ere, ikasturte berriari tinko eta gogotsu eutsi dio, eta erakundean lantzen ari diren proiektuen aurkezpena egin die asteotan hainbat erakunderi, hala nola hiru Foru Aldundi berriei.

Harremanak, ikasturte berriari begira

Irailean zehar, Eusko Ikaskuntzak hainbat bilera gauzatu ditu hiru Foru Aldundi berriekin eta Eusko Jaurlaritzako zenbait sailekin. Bilera hauen xedea Eusko Ikaskuntzaren etorkizuneko proiekzioa partekatzea eta elkarlanerako bideak sendotzea izan da. Horretaz gain, Eusko Ikaskuntza presente egon da Euskal Herriko unibertsitate ezberdinen ikasturte hasierako ekitaldietan.
Share:
Facebook Twitter Whatsapp