Corporate news

06/01/2008

Hausnarketa eta emozioa Bazkideen atzar Nagusian

La masa social de Eusko Ikaskuntza aprobó los resultados del ejercicio 2007 y debatió sobre las líneas de acción futuras. enito Lertxundi y Joxe Joan Gonzalez de Txabarri recibieron la insignia y el diploma que les acredita como 'Socios de Honor'

Eusko Ikaskuntzak urteko Batzar Nagusia egin zuen maiatzaren 30ean, ostirala, Donostiako Miramar auregian. Bertan 2007ko Iharduera Txostena aurkeztu zen, baita Balantzea eta Emaitzen Kontua eta horien banaketa ere, eta bertaraturikoek onetsi egin zituzten puntu horiek guztiak.

Gai zerrendan ezarritakoaren arabera, hurrengo lau urteetarako Batzorde Iraunkorreko bi ordezkari hautatzeari ekin zioten. Lehendakaritzak proposaturik, Begoña Gorospe eta ose Felix Basozabal bazkideak hautatu zituzten aho batez.

Xabier Retegi Lehendakariak bere urteko txostena aurkeztu zuen. XXI. mendearen hasierako testuinguru sozial eta kulturalean, euskal erkidegoen egoerari buruzko diagnostikoan oinarriturik, "lidergo partekatuak" ekarriko dituzten sinergiak sortzeko premiaz gogoetatu zen, etorkizuneko erronkei aurre egiteko ezinbesteko baldintzatzat hartzen zuela. Era berean, antolakuntzan berrikuntza instituzionaleko irizpideak sartzearen alde egin zuen, baita gizarte zientzietako goi ikerketan inplikatzearen alde agertu ere. Beste zenbait proposamenen artean, Retegik Eusko Ikaskuntzaren dokumentu funts aberatsak sozializatzeko premia planteatu zion Batzarrari, kultura aisian eta etengabeko prestakuntzan aprobetxatuko badira.

Ohorezko Bazkideak

Esan beharrekoen txandan, bazkide batzuek eskertu egin zioten lehendakaritzari Elkartea gizarte osoarentzat munta handikoak diren zenbait alderdiri buruzko eztabaida sakonetan inplikatu dadin egindako ahalegina. Halaber, iritzi kritikoak azaldu ziren Sailek antolaturiko ihardueretan parte hartzeaz eta abiarazitako lanen sozializazioaz, hala nola Garapen Iraunkorrarekin eta aurrerabide ereduekin zerikusia dutenak.

Azkenik, Ohorezko Bazkideen ezaugarria eman zitzaien Benito Lertxundiri eta oxe oan Gonzalez de Txabarriri. Horren aurretik ikusentzunezko labur batzuk proiektatu eta biak bazkidetzat ezagutzeko proposamena egiterakoan Batzorde Akademikoak kontuan harturiko merezimenduak azaldu ziren. Erabaki hori Batzorde Iraunkorraren osoko bilkurak hartu zuen aho batez 2007ko abenduan. Hala Gonzalez de Txabarrik nola Lertxundik Eusko Ikaskuntzari buruz duten ikuskera azaldu zuten beren txandan, eta bibiek sari honen ondoren erakundearekiko lotura, litekeena bada, sendotua geratu dela adierazi zuten.

Batzarra amaiturik, bertaratuek ohorezko ardoa dastatu zuten elkarrekin.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp