Corporate news

02/01/2008

Hitzordua New Yorken

Keith Johnson-ek sinaturik, The Wall Street Journal egunkarian azaroaren 6an argitaraturiko artikuluari erantzunez, Eusko Ikaskuntzak "Zertarako balio digun euskarak" gaiaren inguruko testu bat jarri zuen bere web guneetan, eta 17.000 internauta baino gehiagok beren atxikimendua adierazi zuten. Joan den urtarrilaren 11n testu hori eta gutun bat, sinadura guztiekin batera, entregatu zituen New Yorkeko egunkariaren egoitzan Emilia Doyaga, North American Basque Organizations-eko kide eta Eusko Ikaskuntzaren ordezkariak.

Dokumentazio hori Karen Pensiero, egunkariaren zuzendariordeari eskura ematerakoan, Doyagak zuzenketa bat argitaratzea eskatu zion, edo "euskal kulturaren errealitatea azalduko duen erreportaje bat, kultura horren historia eta nor garen erakutsiz".

Share:
Facebook Twitter Whatsapp