
Identitate, kultura, erlijio, hezkuntza eta hauen bizikidetza, askatasuna eta begirunea bermatuko duen gobernantza berria, gaur egungo gizartean dagoen konplexutasuna, gero eta handiagoa dena, gure bi herrialdeentzat kultura minorizatuak dituzten estaturik gabeko nazioak garen heinean, hausnarketa eta ikerketa gaiak ditugu.
Herrialde Katalanetako eta Euskal Herriko egoera konplexu hau ezberdintzen duten berezitasunez haratago, mundu akademikotik analisi eredu propioak pentsatzeko eta hausnartzeko erronka komuna dugu.
Jardunaldi hauek bide horretan lehen pausua izatea nahi dugu, eta gustatuko litzaiguke Europako beste estaturik gabeko nazioekin elkarlanean aritzeko sare baten abiaratzearen hasiera izatea.
Jardunaldi hauek Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta, Eusko Ikaskuntzak, UPV/EHUk eta CIEMENek antolatu dituzte.
