Zarauzko Udalak beste hainbat erakunderekin batera Inazio Eizmendi Basarriren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko egitarau zabala antolatu du 2013 honetarako, Eusko Ikaskuntzak ere parte hartuko duelarik egitaraua osatzen.
Udalaren webgunean mendeurrenari lotutako informazioa aurkituko duzue, egitaraua, irudiak eta Basarriren inguruko informazioabesteak beste.Maiatzean zehar hitzaldiak, abesbatzen kontzertua eta eskoletako amaiera-jaialdia izango dira mendeurrenari lotutako ekimenak. Egitaraua urte osoan zehar luzatuko da eta Eusko Ikaskuntzak antolatuko duen erakusketak azaroaren 27an irekiko ditu ateak, Sanz Enean kokatuko delarik.

