Corporate news

02/01/2009

Jardunaldiak, Jornadas, Journées

Folk musikari buruz

Folklore Sailak Musika folk, Musika tradizionala eta Folklorea jardunaldia antolatu du. Hurrengo apirilean egingo da, Basaurin. Goizeko saioan, hainbat tokitatik iritsitako pertsonalitateak elkartuko dira, folk musikaren orainaz eta geroaz hitz egiteko. Jatorri desberdinetakoak izanagatik, ezaugarri bereizgarri berbera dute: folk musikaren ikertzaileak dira. Arratsaldeko saioan, Euskal Herriko folk musika tradizionalaren alorrean oraindik ekinean jarraitzen duten hainbat ordezkarik esperientziak eta iritziak elkartrukatu eta gaiaren inguruko alderdi guztiak aztertuko dituzte.

Antropología Marítima

Las VI Jornadas de Antropología Marítima sobre Espacios y realidades marítimo-costeras: construcciones sociales y culturales, anunciada en el número 196, enero, de este mismo boletín como previstas para el próximo mes de abril han sido aplazadas. Finalmente tendrán lugar en la primera quincena de noviembre, en la Escuela de Náutica de la UPV-EHU, en Portugalete.

Gaurko nobela

Aurreko urteetan bezala, Hizkuntza eta Literatura Sailak egungo euskal literaturarekin zerikusia duen gai bati buruzko hitzaldi-zikloa prestatu du,unibertsitate-ikasleentzat batik bat. Aurtengoan, nobelaren gaia jorratuko dute. EHUko Filologia Fakultatean, Gasteizen, lau hitzaldi emango dira martxotik maiatzera bitartean, eta hitzaldi bakoitzaren bukaeran mahai-ingurua egingo da. Egitaraua honako hau da:

Martxoaren 4. Juanjo Olasagarre: T Tragedia, T Teresa

Martxoaren 18. Kirmen Uribe: Kontatzeko modu berriak

Apirilaren 22. Iñigo Aranbarri

Maiatzaren 6. Anjel Lertxundi: Nobela eta generoa

Share:
Facebook Twitter Whatsapp