Corporate news

10/01/2010

Jardunaldiak

Udako Ikastaroa

Irailaren 6an eta 7an, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen esparruan, Zuzenbide Sailak "Eskualdea, europar batasuneko ?kide? berriaren inguruabarrak" (1) ikastaroa antolatu zuen. Ia hogei espezialista inguruk Europako eskualdekatzeari ekin zioten hainbat ikuspegitatik. Jose Maria Muñoa, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak, Europako erakundeetan jardunbide luzearen jabe den pertsonak eman zuen inaugurazio hitzaldia, euskaldunen europar esparruko jarduera mintzagai harturik, hala iraganari nola orainari eta geroari dagokionez.

Sorgintza Pirinioan

"Akelarrea: sorgintzaren historia Pirinioetan (XIV.-XVIII. mendeak). Gustav Henningsen (2) doktorearen Omenaldi Jardunaldiak". Izenburu honekin, Eusko Ikaskuntzak, Zugarramurdiko Udalak eta Nafarroako Gobernuak Jardunaldi batzuk programatu dituzte, Iruñean eta Zugarramurdin azaroaren 4tik 6ra egitekoak, Logroñoko 1610eko fede autoaren 400 urteurrenaren kariaz.

Jardunaldiok azaroaren 4an abiatuko dira Iruñeko Nafarroako Museoan, Iñaki Reguerak Aro Berriko euskal sorgintzaz eman beharreko inaugurazio hitzaldiarekin. Ondoren, beren txostenak aurkeztuko dituzte Carlos Rilova eta Angel Gari Lacruzek. Ostiralean ondokoek esku hartuko dute: Veronique Duche, Agusti Alcoberro, Christian Desplat, Doris Moreno, Maria Tausiet, Felix Segura, Amaia Nausia eta Jesus M. Usunariz. Gustav Henningseni Zugarramurdiko Sorginen Museoan egingo zaio gorazarrea. Roldan Jimeno Aranguren eta Jaime Contreras Henningsenen jardunbideaz eta obraz mintzatuko dira. Gustav Henningsenek berak emango du amaierako hitzaldia "akelarre" hitzaz hitz eginez. Egitarauaren barnean gaiari buruzko zenbait filmen proiekzioa ageri da.

Euskara-erromantze Linguistika

Azaroaren 23tik 25era, Bilbon, Euskara-Erromantze Linguistikaren III. Jardunaldiak egingo dira, Hizkuntza eta Literatura Sailak proposaturik. Carmen Isasik emango du inaugurazio hitzaldia, Euskal Herriko dokumentu iturrien berreskuratzeari buruzkoa, eta Andres Urrutiak emango du amaierako hitzaldia: "Gaztelania eta euskara: ukipenezko lexiko juridikoa". Gainera, txostenak azalduko dituzte Josu Bijuesca, Bruno Camus, Ricardo Gomez Lopez, M? Teresa Echenique eta M? Nieves Sanchez Gonzalez de Herrerok. Era berean, hainbat gairi buruzko Komunikazioak aurkeztuko dira: ukipenezko egoeran dauden hizkuntzak, euskara-erromantze ukipenaren historia, kode aldaketak, onomastika eta hitzen ordena, dokumentu ondarearen analisia eta historiografia linguistikoa eta lexikografia.

Los espacios de Bilbao

El 6 de abril tendrá lugar el XV Symposium de Historia de Bilbao sobre el tema "Bilbao: Espacio, expansión y fronteras". Bilbao fue puerto antes que ciudad, y desde la ría, mar adentro, también se forjaron diversos espacios, al tiempo que desde su fundación se diferenciaron diversos espacios sociales en el seno de su sociedad. En los tiempos presentes los proyectos y usos de los espacios de Bilbao son fuente de reflexión y de debate. Se invita a los investigadores a participar en el Symposium, para lo cual deberán enviar antes del 15 de febrero el titulo y un amplio resumen de su contribución.

Historiadores de Navarra

Eusko Ikaskuntza, junto con otras entidades, colaboró en la organización del I Congreso de Historiadores de Navarra que a iniciativa de Nabarralde se celebró los días 18 y 19 de septiembre en Viana. Se presentaron diversas ponencias y charlas a cargo de expertos y, como cierre, se tributó un homenaje al escritor local, recientemente fallecido, y que fuera socio de Eusko Ikaskuntza Pablo Antoñana.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp