Eusko Ikaskuntzaren 2003ko
Manuel Lekuona Saria jaso zuen
Jesus Atxa Agirre zendu zen iragan
urriaren 23an. Jesus Atxa euskaltzale
ezaguna eta Euskaltzaindiko ohorezko
euskaltzaina Aretxabaletan
sortu zen 1920an.
Latinoamerikan zehar egindako itzuli luze baten ondoren, bizitzaren parte handia Nafarroako ikastolen mugimenduari eskaini zion, eta 1970-1984 urte bitartean Iruñeko San Fermin Ikastolako zuzendaria izan zen. Denbora bitarte horretan, 260 ikasle izatetik 1.000 izatera pasa zen ikastetxea eta euskal irakaskuntza mugimenduaren ernamuina izan zen lurralde horretan. Era berean, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren sorrera sustatu zuen.
