Corporate news

06/22/2005

Juan Garmendia Larrañaga. Solasean

Juan Garmendia Larrañaga. Solasean liburua aurkeztu zen pasa ekainaren 22an, Tolosako Udaletxeko Batzar Aretoan.

Aurkezpenean Jose Luis de la Cuesta, Eusko Ikaskuntzaren Gipuzkoako lehendakariordeak, Jokin Bildarratz, Tolosa Alkateak, Ander Letamendiak, Josemari Velez de Mendizabal, liburuaren egileak, eta Juan Garmendia Larrañagak parte hartu zuten. Jende ugari bildu zen Juan Garmendia Larrañagaren bizitzaren pasadizoak ezagutzera. Ekitaldiaren amaieran liburuaren alea oparitu zitzaien bertaratutako guztiei.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp