Corporate news

11/01/2013

Lizarrerriko folklorearen inguruko hitzaldiak

Azaroaren 26 eta 27an Lizarran, herri horretako eta merindade horretako folklore berezia hedatzeko helburuz hiru hitzaldi antolatu dituzte Eusko Ikaskuntzak eta herri nafarrak, duten hitzarmenari esker. Bertako zenbait ohitura dagoeneko galduta edo gainbeheran daude. Haatik, urteko egutegian zehar bada aukera horietako zenbaitez gozatzeko. Ohitura horien artean dantza sozialekin lotutako errepertorio oparoa gordetzen da, besteak beste, "Larraindantza". Horrez gain, Francisco Beruete folkloristak ere errepertorio zabala gordetzen du. Zikloa lagungarri izanen da galdutako ondarea eta egungo ondarea hobeto ezagutzeko eta arlo horretan etorkizuneko ekimenak sustatzeko.

Azaroaren 26an izango da lehenengo hitzaldia Calendario folclórico de Lizarraldea David Mariezkurrena historialariak emana. Asteazkenean azaroaren 27an aldiz, Danzas sociales en Euskal Herria Karlos Irujo antropologoak emango du hitzaldia eta hurrengo egunean aldiz, Francisco Beruete y el folclore Mikel Aranburu Urtasun folkloristak eskainiko du mintzaldia. Denak arratsaldeko 19.00etan izango dira Frai Diego Lizarrakoa Kultur Etxean.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp