Asmoz Fundazioak eta Udako Euskal Unibertsitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Android sistema eragilearen programazioaren hastapenak erakutsiko dituen ikastaroa antolatu dute. Ikastaroa MOOC (Massive Online Open Course) metodologiaren bitartez eskainiko da: modu irekian, plataforma telematiko bidez, ordutegi gabe eta filosofia parte-hartzailean oinarrituta. Ikasleek Android sistema eragilea eta testuingurua ezagutzeko aukera izango dute. Horretaz gain, garapena egiteko tresnak eta adibide aplikazio bat aztertuko dituzte.

Ikastaroa informatikariei hala nola programatzeko zaletasuna duen edonori zuzenduta dago. Ikastaroa doan eta euskaraz eskainiko da, 2013ko urtarrilaren 18an hasi eta hilabeteko iraupena izango du. Informazio gehiago: http://mooc.asmoz.org
