Corporate news

11/01/2007

?Perla bila´

*Zine zikloa

Azaroaren 27an eta 28an, Eusko Ikaskuntzako Zinematografia Sailak film labur eta dokumentalen ziklo bat antolatzen du Mungian, "Perla bila" izenburukoa. Jendaurrean emateko zailenak diren generoetan kalitate egiaztatua duten euskal zinematografiako produktuak ezagutzera ematea da ekintza honen helburua.

Lehen jardunaldian "Nazioarteko Kimuak" sortako bost film labur proiektatuko dira, eta ondoko egunean beste film labur bat eta Juan Miguel Gutierrezen (argazkian) Isiltasun Kalea dokumentala; horren egilea bertan izango da proiekzioaren ondoko eztabaidan parte hartzearren.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp