Corporate news

02/01/2010

Sariak

Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Saria

Apirilaren 30ean amaitzen da curriculum vitae gailenari ematen zaion Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren XVI. Sarirako hautagaitzak hartzeko epea. Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien alorrean jardueran dauden kultura pertsona ospetsuek dute saria lortzeko aukera. Interesatuak berak edo unibertsitate, zientzia eta kultura erakundeek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak, kontuan harturik hautagaiak bere obra osoaren bidez Euskal Herriko garapen kulturalari modu eraginkorrez lagundu behar izan diola. 20.000 euroko sari bakarra da. Hona azkeneko urteetan Saria irabazi dutenen zerrenda: Javier Elzo (2009), Daniel Innerarity (2008), Gregorio Monreal (2007), Maïté Lafourcade (2006), Nestor Basterretxea (2005) eta Juan San Martín (2004).

Share:
Facebook Twitter Whatsapp