Corporate news

11/01/2011

Sariak

María Bayo, Premio EI-CL 2011

El viernes 25 de noviembre, en el Palacio Miramar de Donostia-San Sebastián, tendrá lugar la ceremonia de entrega del Premio Eusko Ikaskuntza-Caja Laboral de Humanidades, Cultura, Artes y Ciencias Sociales 2011 a la soprano navarra María Bayo Jiménez. El acto estará presidido por el Ministro de Educación Ángel Gabilondo y contará con las intervenciones de representantes de las siete universidades que participan en el Jurado, el Presidente de Eusko Ikaskuntza y el Director de Caja Laboral.

[+] Más información

Omenaldi hunkigarria Jose Antonio Arana Martixari

La entrega del Premio Manuel de Lekuona 2010 a título póstumo, reunió en Bilbao a familiares, amigos y discípulos del gran musicólogo y euskaltzale

Urriaren 14an, Jose Antonio Arana Martixari Manuel Lekuona Saria emateko ekitaldia egin zen Bizkaiko Foru Aldundian. Hil ondoko ospakizuna izan zen, zeren eta, Saria 2010eko amaieran eman bazen ere, joan den apirilaren 26an zendua izanik, ezin baitzitzaion saria lehenago eman.

Musikologoa, kultura eragilea, euskaltzalea, Euskaltzaindiko liburuzaina, bere denborarekin konprometituriko gizona, Jose Antonio Arana Martixa XX. mendeko urterik zailenetan ereduzko pertsona izan zen euskal kulturaren barnean, eta jarraibide bat belaunaldi gazteentzat. Hori dela eta, Juan Maria Aburto, Lehendakaritza Saileko Foru Diputatuak ondokoa adierazi zuen: "Bizkaitar guzti-guztiak zorretan gaude Jose Antonio Arana Martixarekin, hark egindako lan eta ekarpenagatik". Ildo horretatik, azpimarratu zuen ezen gernikarra ez zela soilik "euskal kulturaren baitako jakintsua, baizik eta, oro har, munduko kulturetakoa".

Pruden Gartzia, Eusko Ikaskuntzak okasiorako argitaraturiko biobibliografiaren egilekideak "laudatio"-a egin zuen. Bereziki hunkigarria izan zen Maiteder Arana familiaren ordezkariaren mintzaldia, sarituaren barnebarneko nortasunaz hitz egin zuelarik. Alderdi horri dagokionez, Jose Maria Muñoa, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak ondokoa adierazi zuen: "Jose Antoniorentzat familia bizitzaren gauzarik garrantzitsuena zen; hala, horiek gure artean egonda, esan dezakegu Jose Antonio hemen dagoela, gurekin dagoela".

Printzipio sendoak zituen pertsona gisa definitu zuen Arana Martixa, baina beti jarrera eraikitzailea zuena. Eta gaineratu zuen: "Gure herrian inoiz ez ditugu halako pertsonetatik gehiegi izan. Eta gaur, etorkizunari begira gure bizikidetza kolektiborako aukera berriak zabaltzen ari direlarik, ahaleginak egin behar ditugu gure balioetan eta sinisteetan sendo agertzeko, jakina, baina baita eraikitzaile ere. Ahalegin gaitezen eraikitzaile izaten, Jose Antonio beti izan den bezalaxe".

Mintzaldien ondoren, Bilboko Koral Elkarteak euskal kantutegi tradizionaleko pieza batzuk interpretatu zituen, era horretara ekitaldiari amaiera bikaina ematen ziola.

2011ko Lekuona Saria

Hilabete honetan bukatzen da 2011ko Manuel Lekuona Sarirako hautagaiak onartzeko epea. Eusko Ikaskuntzak 1983an eratu zuen sari hau euskal kulturaren alorrean interes bereziko obra osoa (opera omnia) onduriko pertsona ezagunen aitormenez. Euskal Herriko lurraldeen artean txandaka eman ohi da eta, hortaz, 2011koa Gipuzkoako pertsona ospetsu bati egokituko zaio. Saria ematerakoan balio unibertsala, bizi jardunbidea, euskal kulturari egindako ekarpena eta obraren zabalkundea hartzen dira kontuan, genero orekarekin batera. Gutxienez hamar bazkidek aurkezturiko hautagaitzak onartzen dira.

[+] Informazio gehiago

Prix EI-Ville de Baiona

Les danseurs Philippe Oyhamburu, Koldo Zabala et Jean Nesprias ont reçu le Prix d?Honneur Culture Basque décerné chaque année par Eusko Ikaskuntza et la Ville de Bayonne. A 90, 75 et 84 ans respectivement, ils viennent d?étrenner Oroitzen naiz? Je me souviens? pièce chorégraphique créée par Mizel Théret pour ces trois immenses personnalités qui ont en commun le fait d?avoir consacré leur vie à la danse, et pardelà à la culture basque.

D?un autre côté, le Prix de la meilleure thèse a été décerné à la chercheur et membre d?Eusko Ikaskuntza Marie Pourquié pour sa recherche doctorale : Approche neuropsycholinguistique du traitement des verbes dans l?aphasie agrammatique. Etude translinguistique de cas: basque et français. La remise des prix aura lieu le vendredi 9 décembre à la Mairie de Bayonne.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp