Aurkezpena Andoainen
Azaroaren 19an, Andoaingo Bastero Kulturgunean Alberto Aguirre (Errezil 1886-Andoain 1973). Musika Lanak /Obra musical liburua aurkeztu zen, Eusko Ikaskuntzak argitaratua Gipuzkoako Udal horrekin duen lankidetza hitzarmenaren barnean. Ekitaldian, Arrate Arin, Eusko Ikaskuntzaren Zuzendariordeak, Leire Ibañez, musikagilearen obraren biltzaileak eta Toñy Landa Ayerbe, Andoaingo Udaleko Kulura Ziengotzi Ordezkariak parte hartu zuten. Alberto Aguirre Abesbatzak musikagilearen hiru pieza abestu zituen.
Urrotz: ferias y mercados
Ferias y mercados de Urrotz: tradición y futuro, fue el título de la conferencia que el 8 de noviembre ofreció la historiadora Ana Zabalza en el Ayuntamiento de Urroz Villa. El acto se enmarcaba dentro del convenio de colaboración establecido por Eusko Ikaskuntza y el Ayuntamiento de Urroz Villa, en el que se ha fijado la realización de un estudio sobre las ferias y mercados de la localidad a lo largo de la Historia, en el que permitirá analizar dicho fenómeno desde sus perspectivas histórica, jurídica y artística.
Sinadurak Auritzen
Azaroaren 18an, Eusko Ikaskuntzak lankidetza kultural eta zientifikorako Hitzarmen bana sinatu zuen Auritzeko Udalarekin eta Oloriz Eskolarekin, euskararen sustapenaren alde diharduen elkartearekin. Bigarren hitzarmen horren bitartez, Herminio de Olorizen bizitza eta obra sakon aztertuko dituen lana gauzatuko da. Ekitaldian ondokoek parte hartu zuten: Sixto Jimenez, Eusko Ikaskuntzako Nafarroako Lehendakariordea; Jose Irigarai, Auritzeko Alkatea eta Nekane Nuño Iturri, Oloriz Eskolako Lehendakariordea.
