Corporate news

04/01/2010

Udalak

Aurkezpena Otxandion

Martxoaren 5ean Otxandioko toponimia liburua aurkeztu zen herri horretan. Hainbat dokumentu eta erregistro iturrietan jasoriko ahozko datuen emaitza da Asier Astigarraga Zelaia bazkideak egindako lana, 2005ean emandako beka baten ondorioz. Euskaltzaindiak gainbegiratu du obra hau Jose Luis Lizundiaren eskutik, zeinek, egilearekin batera, ekitaldian parte hartu zuen Eusko Ikaskuntzako bazkide eta proiektuaren zuzendari gisa. Ekitaldiak jende kopuru handia bildu zuen.

Argazki artxiboak

Eusko Ikaskuntzarekin ezarritako lankidetza esparruaren barnean, Segura, Zarautz, Oiartzun eta Oñatiko udalak beren Udal Argazki Artxiboak eratzen ari dira. Lehen biek digitalizazio eta katalogazio lana jarraitzearen alde egin dute, aurreko urteetan abiarazitakoari jarraituz, eta hartarako mila erdi bat irudi entregatu dute.

Oñatiri dagokionez, bertako Udalak argazki kopuru handia dauka eta lehen urrats gisa 450 irudi digitalizatuko dira aurten, horietarik 150 kristalezko plakak dira, eta gainerakoak formatu handiko negatiboak. Azkenik, Oiartzunek 200 argazki inguru entregatu dizkio Euskomedia Fundazioari horiek guztiak katalogatu eta datu basean jar ditzan. Geroago funts horiek Internet bidez ezagutzera emateko modua analizatuko da.

Lesaka: Historia y Patrimonio

Mediante convenio con su Ayuntamiento, va a realizarse a lo largo de 2010 un estudio sobre Historia y Patrimonio de la villa de Lesaka. Como directora y coordinadora se ha designado a la socia Ana Zabalza, quien además desarrollará el capítulo relativo a la historia moderna y la evolución de las ferias y mercados entre los siglos XVI y XIX. José Luis Etxegarai abordará la historia medieval de la villa. José Maria Esparza Urroz establecerá el censo patrimonial de la arquitectura civil y acometerá su análisis, y otro tanto en relación con el patrimonio artístico religioso hará el socio Egoitz Telletxea.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp