Schedule
Radio
Ekonomia feminista
- Date:
- 02/18/2017
- Location:
- Euskadi Irratia. Amarauna
Krisiak zerbait ekarri badigu, ekonomia ezagutza, edo behintzat ekonomia kontzeptuak gizarteratzea izan da. Hipotekez, Euriborraz edo burtsaren igoeraz inoiz baino gehiago hitz egiten dugu. Gurera etorritako beste termino bat ekonomia feminista da, eta horretarako ekonomia aplikatuan aditu den Mertxe Larrañaga izango dugu gurekin, ekonomiaren egoera emakume, genero eta feminismoaren ikuspegitik sarritan aztertu duena. Hain justu, Eusko Ikaskuntzaren Euskonews aldizkarian kontzeptu hauek argitzeko artikulua argitaratu berri du.