Schedule

Etorkizuneko herri txikiak

Radio

Etorkizuneko herri txikiak

Date:
11/12/2016 - 11/12/2016 10:20
Location:
Euskadi Irratia. Amarauna

Herri txikien desagerpena sarri askotan iragarri da, baina ez dirudi bertako biztanleek halakorik gertatzen uzteko prest daudenik. Kontrakoaz hitz egingo dugu orain, etorkizuna hobetzeko eraiki beharreko bideaz. Izan ere, geroaldiaz aritzeko nazioarteko kongresua antolatu du Eusko Ikaskuntzak, ostegunetik aurrera, (XI-17/XI-19) Zerainen. Landa eremuko herri txikien garapena, ezaugarri bereziak eta etorkizunaz gogoeta egin nahi dute. Herri txikien komunitate harremanak izango dira ardatz eta ekonomia garapenerako eredu berritzaileak aztertuko dituzte. Antolatzaileek azpimarratu dute landa garapenaz literatura, herri politika eta esperientzia asko dagoen arren, eskasagoa dela txikiek berezko izan duten komunitate bizitzaren gaineko hausnarketa, eta horri ekingo diote.