Schedule

Euskara, ikastetxetik plazara! (Bigarren saioa)

Lectures, conferences

Euskara, ikastetxetik plazara! (Bigarren saioa)

Date:
11/14/2018 9:00 - 12:45
Location:
Herriko gela. Bidarrai

Ipar Euskal Herrian, azken 13 urteetan, sail elebidunetako kopuruak %82z hazi dira. Gaur egun, ama eskolatik lizeora, 13.500 ikasle baino gehiagok euskaraz ikasten dute sail desberdinetan. Gure lurraldean, hein handi batean adin piramidearen zolatik eta eskolaren bitartez jokatzen da euskararen berreskuratzea. 

Rol handi bat jokatzen badu ere, ezin zaio eskolari dena delegatu. Euskarak plazan, familian, aisialdian eta eguneroko bizian ere bizi behar du, haurraren jabetzea eta motibazioa azkartzeko. Hartarako, gurasoen inplikazioa eta aisialdi eskaintzaren egituraketa egokia beharrezkoak dira. 

Testuinguru horretan, nola sustatu euskararen eskolaz kanpoko erabilera? Zer egin dezakete hobeki gurasoek? Nola ezagutarazi euskarazko aktibitate eskaintza? 

Gogoeta eta trukaketaz haratago, egitasmo konkretuak marrazteko saioak izanen dira. Irailean hasiko da Mintzalasaien karietara eta azaroan segituko Baxe Nafarroako euskararen urtaroaren karietara. Bien artean, Eusko Ikaskuntzak solasaldiak bilduko ditu idazki batean.

Nori zuzendua

  • Euskara teknikariak
  • Euskalgintzako langileak
  • Guraso elkarteak
  • Euskaltzaleak
  • Aisialdi eta irakaskuntzako profesionalak

Helburuak

  • Egiten dena ezagutu
  • Diskurtso egoki baterako oinarriak pausatu
  • Etorkizuneko dispositiboetarako oinarriak pausatu

Edukia

Gurasoen motibazioak, bakoitzaren rola, eraikitzeko diskurtsoak, existitzen diren tresnak, lurraldearen beharrak, marraztu beharreko estrategiak…

Egitaraua. Bidarrai, 2018.11.14

9:00     Harrera

9:15     Aitzineko lan saioaren bilduma

9:30     Lehen dinamika: Aisialdi eskaintza: erronkak eta problematikak

10:30   Pausa

11:00   Mintzaldia: Eragileen sarea osatzen: haur eta nerabeen hizkuntza-sozializazioan eragiteko oinarriak eta adibideak. Iñaki EIZMENDI. Gizarte hezitzailea. EBETE Hizkuntza-Zerbitzuen sortzailea eta kidea

11:30   Bigarren dinamika: Estrategia definitzen: zer behar du gure lurraldeak, euskararen eskolaz kanpoko erabilera azkartzeko?

12:30   Itxiera: talde bakoitzaren ideia orokorren aurkezpena

12:45   Luntxa

Antolatzaileak

Mintzalasai. Baxe Nafarroako euskararen urtaroa. Eusko Ikaskuntza