Schedule

Eusko Ikaskuntzak 100 urte

Radio

Eusko Ikaskuntzak 100 urte

Date:
02/03/2018
Location:
Euskadi Irratia. Gaur XXI

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako foru-aldundiek sortu zuten Eusko Ikaskuntza. Haren sorrera, 1918ko abenduan, euskal kultura-modernitatearen hasiera izan zen. Nortasun kolektiboan sakondu nahi zuten eragileak biltzea lortu zuen erakunde berriak. Indarrak batuz eta proposamen berritzaile eta eraginkorren bidez, zientziaren eta kulturaren garapena, gizarte-kohesioa eta Euskal Herriko erkidegoen lurralde- egituraketa bultzatzea zen xedea. Eusko Ikaskuntzako lehendakaria Iñaki Dorronsoro izango da gure gonbidatua.