Schedule
Radio
Faktore psikologikoek gaixotasunaren garapenean duten eragina
- Date:
- 03/04/2017
- Location:
- Euskadi Irratia. Amarauna
Ez dira gutxi gorputz eta arimaren arteko lotura aipatzen duten esaerak. Tradizioak indartsu mantendu du egoera psikologiko eta gaixotasunen arteko harremana, eta Deskartesek berak esan zuen sufrimenduaren isla jasaten zuela gorputzak. Baina espekulazio horiez haratago, lotura honen azterketa egin eta argitaratu berri dute Eusko Ikaskuntzaren RIEV aldizkari aitzindarian Larraitz Garmendia eta Arantza Azpiroz psikologoek eta hori aztertuko dugu larunbatean Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan. Alegia, faktore psikologikoek gaixotasunaren garapenean eragin dezaketela eta, era berean, gaixotasunak eragindako prozesuek garunaren jardunean eragin dezaketela.