Cancionero vasco

Título original
NIGARREZ SORTU NINTZAN (Versión 3)
Texto normalizado
NEGARREZ SORTU NINTZEN
Cancionero
Cancionero Vasco
Año publicación
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
SARA
Recopilador
AITA DONOSTIA

TEXTO ORIGINAL

1. Nigarrez sortu nintzen, nigarrez hiltzeko,
Ez ordean munduan luzaz bizitzeko.
Yendek izanen dute hainitz erraiteko,
Aita-ama maiteak, zuen biendako.

2. Aita-ama maiteak, mundura zertako
Eman izan nauzue zorigaitz huntako?
Nik ez nuen hobenik hola tratatzeko,
Federik eman gabe abandonatzeko.

3. Sortu nintzenetikan hiru oren gabe,
Bero baten gainian gaixoa eman naute;
Bakarrik han nindagon, xoriak haurride,
Nere konpaniatzen kantuz ari dire.

4. Iduzkia zenian zeruan apaldu,
Andre gazte bat zaitan aldian pasatu,
Aingerua nintzela zenian ohartu,
Amultsuki ninduen besoetan hartu.

5.-Zato nerekin, zato, aingeru maitea.
Nik erakutsiko dautzut zerurat bidea;
Neretzat alegrantzia zure altxatzia
Damu ere balitake zu hemen galtzia.

6. Sortu nintzenetikan biharamun goizian
Parabisuan nindagon aingeruen artian.
Aitak eta amak utzia, beroharen gainian
Andredena Mariak eman deraut zerurat bidia."