Cancionero vasco
- Título original
- AMODIOETAN DEN PRESUNA
- Texto normalizado
- AMODIOETAN DEN PRESUNA
- Cancionero
- Gure Herria
- Año publicación
- 1921
- Editorial
- Lugar recopilación
- Recopilador
TEXTO ORIGINAL
IAmodioetan den presunak badu hainitz sofrikari;
Ez naiz ez mintzo ni jakin gabe, bainan frogaturik ongi.
Gaichoa hemen nago, trompaturik,
Lili bat soberache maitaturik !
Ez dirot kita bihotzetik, ez dut mement baten onik !
Leihor itsasoak pasatu'ta, bethi maitia gogoan nik !
Errepika.
Goazen, goazen, gazte lagunak, zion gure maiteñoen ganat,
Gure pena eta doloren heieri deklaratzerat,
Heieri deklaratzerat,
Heieri deklaratzerat !
II
Oi ene maitia, zer diozu, urrundanik naiz mintzatzen,
Esperantzarekin bizi nuzu, nauzulakoan komprenitzen;
Zur' orhoitzapenak nau hiratzen,
Deusek ere ez nau kontsolatzen !
Choliki, gauaz, ametsetarik, fidel zaizkit iduritzen...
Eta, gero, ni iratzartzean, ene doloreak doblatzen !
Errepika
Goazen, goazen, gazte lagunak, etc........................."