Noticias corporativas

01/10/2012

1512. Nafarroa bidegurutzean. Nafarroako konkistaren ikuspegiak

Nafarroako konkista eta Gaztelan sartzea, 1512an, gertaera gogoangarria izan zen erresumaren historian. Esan liteke haren ondorioak gaur egun ere antzeman daitezkeela. Jardunaldi hauen bidez, gure lurraren historian eragin handia izan zuen gertakari haren kultura-hedapena egin nahi du Eusko Ikaskuntzak. Baina, batez ere, gizarte eta erkidego baten aldaketak eta gorabeherak ezagutarazi nahi dira, garai hartako Europan izandako gertakizun nagusien ildoan kokatuz.

Nafarroako Konkistaren inguruko jardunaldi hauek, lau arratsaldez burutuko dira, azaroaren 27, 28, 29 eta 30ean, Donostiako San Telmo museoan.

Hizlariak, maila altuko ikerlariak, gaian adituak eta sentsibilitate historiografiko ezberdineko historialariak dira. Gaiari dagokionez, jardunaldien helburua, ikuspuntu aniztasuna errespetatzea da. Horretarako, 1512ko Nafarroako Konkistaren gertakizun garrantzitsuenak ikuspuntu historiko-politiko eta sozio kultural batetik aztertuko dira, beti ere Europako gainontzeko lurraldeen papera zein izan zen kontutan hartuz.

Guzti honekin, gai honek pizten duen interesa bermatu nahi da, izan ere, jende orori eskainitako jardunaldiak izango dira, sentsibilitate historiografiko eta politiko ezberdinak errespetatuz ikuspuntu integratzaile batetik landu nahi delako gertaera historiko garrantzitsu hau.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp