Desde 1994, Eusko Ikaskuntza está presente en la vida municipal animando al desarrollo de actividades culturales y científicas de diversa naturaleza y contenido
Artxibo eta liburutegiak eguneratzea, ikerketa bekak, erakusketak, argitalpenak, jardunaldi eta kongresuak, ondare inbentarioak, herri ondarea biltzea, ikus-entzunezko ikuskizunak... 1994an Arrasateko Udalak Eusko Ikaskuntzarekin lehen Hitzarmena sinatu zuenetik, 86 euskal udalek dinamizatu dituzte beren jarduera kultural eta zientifikoak, eta horrek ia hirurehun gauzatze desberdin ekarri ditu euskal geografia osoan zehar.
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroako udal guztiek sina dezakete lankidetza Hitzarmena Eusko Ikaskuntzaren kultura ahalmenetik eta ikerketa gaitasunetik onura ateratzearren. Behin Udaleko eta Elkarteko ordezkariek ituna sinaturik, udalerriaren premia kulturalak aztertzeari ekiten zaio. Modu horretara lorturiko ondorioak dokumentu batean ezartzen dira; horretan jarduera bat edo batzuk gauzatzeko oinarriak jartzen dira, eta horien bidez diagnostikaturiko premiei erantzunak emango zaizkie.
Erreferentzia kuota
Bost urte pasatxoan, Eusko Ikaskuntzak bikoiztu egin du udal bizitzan zuen presentzia (ikus Asmoz ta Jakitez 125. zk.). 2002an zituen 42 Hitzarmenetatik gaur egun 86 udaletara pasa da: 16 Araban, 13 Bizkaian, 29 Gipuzkoan, 13 Iparraldean eta 13 Nafarroan. Aurrekoei antzeko hitzarmenak sinatu dituzten Burgosko Trebiño enklabeko bi herri erantsi behar zaizkie. Erakunde horiek Elkartearen "Bazkide Babesleak" dira eta, halakoak izanik, hainbat abantaila dituzte: beherapenak liburuak erosterakoan, erraztasunak ikastaro, jardunaldi eta kongresuetan izen ematerakoan eta, oro har, lehentasuna Eusko Ikaskuntzak urtean zehar antolatu eta bultzatzen dituen jarduera orotan. Hitzartuko diren jarduera guztien diseinu, programazio eta zuzendaritzaren ardura hartuko du Eusko Ikaskuntzak bere gain, eta Udalarekin elkarrizketan eta adostasunez egindako lanaren kalitatea bermatuko du beti.

Hitzarmena sinatzerakoan, Eusko Ikaskuntzak bere argitalpenen funts osoa (420 liburu inguru) ematen dio Udalari, eta bere bilduma guztien harpidedun egiten du dohainik, urteko erreferentzia kuota baten ordainez.
Conventions avec les municipalités
Eusko Ikaskuntza a signé des Conventions de collaboration avec 86 municipalités, dont treize en Iparralde.
L'évaluation des nécessités culturelles de la localité une fois effectuée, Eusko Ikaskuntza propose à la municipalité un catalogue d'activités : organisation d'archives, inventaire de patrimoine, concession de bourses pour la recherche, journées ou symposiums, cours techniques ou didactiques, expositions, réalisation d'audiovisuels ou représentations de théâtre à thème historique...
Grâce à ces Accords, chaque année sont octroyés les Prix Ville de Baiona à la culture, la recherche et la création audiovisuelle, des conférences sont prononcées et des projets aussi intéressants que le Centre International de la Diaspora Basque à Azkarate-Ascarat sont mis en marche.
