Noticias corporativas

01/09/2012

Aitzbitarteko Haitzuloak (Landarbaso, Errenteria) kokapena eta ikerketen historia

Euskal Kultura Ondare Bilduma 5

Egileak: Jesús Altuna, Koro Mariezkurrena, Joseba Rios

Errenterian (Euskal Herria) daude Aitzbitarteko haitzuloak; antzinatik dira ezagunak, eta zenbait kondairaren sorleku dira. Bost haitzulo dira, horietatik hiruk dute aztarnategi paleolitikoa, eta mailakatuta daude beren altzoan doan errekastoaren ondorioz. I-etik V-era zenbakitzen dira, baxuenetik, hau da, errekastotik gertuen dagoenetik hasita. III eta IV dira orain arte induskatu direnak; aitzinako idazkietan "beheko aitzulo handia" eta "goiko aitzulo handia" bezala ere aipatzen dira horiek, hurrenez hurren. Hain zuzen ere, IV.ean zehaztu zituen Harlé-k XX. mende hasieran, lehen aldiz, Iberiar penintsulako elur oreinaren aztarnak. H. Breuil-ek Barandiarani idatzitako eskutitz batean azaldu zuenez. Azken arkeologo horrek IV. haitzuloa induskatu zuen 1961 eta 1965 urteen artean. Liburuki honetan III. Haitzuloaren sarreran oraintsu egindako indusketen berri ematen da (1996-2002)

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp