Noticias corporativas

01/02/2013

Aniztasunaren kudeaketa: Euskal Herrian eta Katalunian

Datorren martxoaren 14 eta 15ean Eusko Ikaskuntzak, EHIUk eta CIEMENek aniztasunaren kudeaketaren inguruan hausnarketa prozesu bat abian jarri dute eta lan ildoak finkatzeko jardunaldiak antolatu dituzte.

Gaur egungo jendarteen konplexutasunaren hazkundeak, beste faktore askoren artean, jendarteok osatzen dituzten pertsonen jatorriaren zein nortasun kulturalaren aniztasunean datza. Aipatutako konplexutasun honen kudeaketa beraz, erakunde instituzionalek eta gizarte eragileek garatzen dituzten politiken erronka nagusia bihurtu da azken urteotan.

Catalunyak eta Euskal Herriak berezkoa duten garapen historiko, kultural zein soziala ezagutu dute, baina estaturik gabeko aberriak diren neurrian, problematika eta ezaugarri berezi batzuk elkarbanatzen dituzte. Horien artean, aberriotako biztanleen jatorri eta nortasun kulturalaren aniztasuna izan daiteke garrantzitsuenetako bat.

Jardunali hauek, klabeak diren aspektu batzuk lantzeko xedea daukate. Alde batetik, nortasun kultural hauen garapenaren, zein fenomeno honek eduki duen kudeaketa instituzionalaren diagnostikoa egitea. Horretarako, aberrien artean dauden antzekotasunak zein desberdintasunak aztertuko dira. Bestetik, Euskal Herrian eta Katalunian garatzen ari diren prozesu subiranisten markua haintzat hartuz, kuestio hauek planteatzen dituzten erronka zein lan ildoak definitzea da helburua.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp