Noticias corporativas

01/05/2011

Argitalpenak

Karmeldarrak Markina-Xemeinen

Karmeldarren eragin kultural eta soziala Markina-Xemeinen. 1960-1980 hamarkadetan herriko kultur bizitzari emandako bultzada eta babesa da Xabier Larrañaga Gisasolak idatzitako liburuaren izenburua, berriki argitaratu dena Lankidetzan bildumaren 54. ale gisa. Lan honetan Markina-Xemeingo karmeldarrek herriko bizitza kultural eta sozialean izandako eragina aztertzen da, batez ere frankismoaren azken urteetatik trantsizioa garatu zen arte (1960-1985). Eragin hori hiru esparrutan oinarritu zen besteak beste: Zerutxu ikastola eta kultur elkartearen sorrera eta bultzadan, bertsolarien biltzarra antolatzean eta Sugar izeneko gazte elkartearen sorreran.

[+] Informazio gehiago

Eleria, 20

Lau artikulu nagusitan hainbat gai tratatzen dira: genero indarkeria eta babes aginduak, atzerritarren arteko familia berrelkartzea, nazioarteko legediaren eragina Espainiako zigor arloko bigarren instantziaren arauketan eta euskal sistema judiziala. Gainera, Epaiak eta epaitegiak, Euskara juridikoa eta Kronikak eta Iruzkinak ataletan hainbat lan interesgarri argitaratzen dira. Era berean, Joxe Ramon Bengoetxea irakasleari egindako elkarrizketa eta Günther Jakobs-en "Kriminalizazioa ondasun juridikoaren kaltearen aurretiko estadioan" obra klasikoaren analisi bat jaso dira ale honetan.

[+] Informazio gehiago

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp