Noticias corporativas

01/11/2012

Argitalpenak

Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Giza, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria 2011 María Bayo Jiménez andreari emate ekitaldiko hitzaldiak

Argitalpen honek, María Bayo Jiménez andreari, 2011.eko azaroaren 25ean, Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Giza, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien sari emate ekitaldiko hitzaldiak jasotzen ditu. Sariaren irabazlea izan zen María Bayo Jiménez andrearen eskutik, parte hartzaileak honakoak izan ziren: saria emateko epaimahaia osatzen duten, zazpi Unibertsitateetako ordezkariak, UPV, UNED Bergara, Deusto, Mondragón, Pau, Universidad de Navarra eta Universidad Pública de Navarra eta bestalde, saria ematen zuten entitateen ordezkariak, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria eta Euskadiko Kutxako lehendakaria.

Eusko Ikaskuntza eta Euskadiko Kutxak, Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzietan, adiera zabalenean hartuta, Euskal Herrian jardunean ari den ikerlari, zientzilari eta kulturan adituari bere curriculum nabarmenagatik gorendu nahi duen saria eman ohi dute urtero.

[+] Informazio gehiago

Fuentes Documentales Medievales del País Vasco, 144: Simancas Artxiboa

Eusko Ikaskuntzako Fuentes Documentales Medievales del País Vasco bildumaren 144. zenbakia, "Documentos de Gipuzkoa en la Sección Cámara-Pueblos del Archivo General de Simancas" titulua daraman aleari dagokio. M? Rosa Ayerberen zuzendaritzapean, José Luis Rodríguez de Diego eta Manuel Zabalza Duque egileak, Gipuzkoa probintziako lekuei dagozkien Ganbera ? Herriak saileko agirietan murgildu dira.

Dokumentuek hainbat herritako arazoen berri ematen digute: lurraldeetako muga gaiak, jabego indibidual nahiz jabego komuna, elizen patronatua, herri lanen egokitasuna, laguntza frantses mugakidearen eraso kasuak, pribilegio batzuen berrespena eta Batzarren erabakien berrespena.

Era berean, edozein lagunek edo erakundek egindako Koroarekiko erregu edo helegite memorialak ageri dira. Dokumentuei dagokienez, horien edukia espedientean azaltzen da bere forma sinpleenean, gehienetan erregua indartu edo berresten duten dokumentuak erantsiz. Askotan errege erabakiak Kontseiluko idazkariaren agiri gisa ere azaltzen dira.

[+] Informazio gehiago

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp