Noticias corporativas

01/02/2013

Argitalpenak

Azkoaga 15. Euskal ekonomiaren eta enpresaren egungo erronkak = Retos actuales de la economía y empresa vasca

Bada bizpahiru urte, euskal unibertsitateetako zenbait Ekonomia eta Enpresa irakasleek, urtero biltzeko parada baten beharra ikusi genuela gure ikerketa lanei buruz elkarrekin jarduteko. Aldi berean, Eusko Ikaskuntzako Gizarte Zientziak eta Ekonomia sailean, bertako jarduerak berbideratzeko apustua egitear geunden. Arrazoi bat edota bestea dela, aproposa iruditu zitzaigun guztion interes amankomuna elkarlanean asetzea. Azkoagako ale hau, elkar lan honen emaitzetako bat da, hain zuzen.

Ikusi gehiago

RIEV. Cuadernos, 10. Política de la memoria: una ética del nunca más

Euskal Herriko indarkeria politikoaren amaierak hainbat arazo planteatzen ditu hiru alor hauei dagokienez: memoriaren eraiketa publikoa, biktimak aitortzea eta, bereziki, elkar bizitza berrosatzea, "inoiz gehiago ez" dei genezakeen etika batean oinarriturik. Liburu honek gai horiei heldu zien solasaldi baten hitzaldiak biltzen ditu diziplinarteko ikuspegi batetik eta antzeko esperientziak kontuan izanik.

Ikusi gehiago

Musiker 19. Homenaje a Aquilino Amezua

Aquilino Amezua euskal organogileari buruzko bi ikerlan luze biltzen ditu Musiker. Musika Koadernoen 19. aleak. Amezuak organogintzan erabilitako metodo berrien analisia eta haren tresna esanguratsuetako bati buruzko azterlana bi ekarpen garrantzitsu dira gipuzkoar organogile honen biografia eta lanari dagokionez.

Ikusi gehiago

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp