Artzibarko Udalak (Nafarroa) urtarrilaren 8an, lankidetza hitzarmena sinatu zuen Eusko Ikaskuntzarekin. Lantziegoko Udalarekin sinadura hitzordua, aldiz, urtarrilaren 25ean izan zen.

Lantziegoko Udalak (Nafarroa) urtarrilaren 25ean, lankidetza hitzarmena sinatu zuen Eusko Ikaskuntzarekin. Federico Verástegui, Eusko Ikaskuntzako Arabako Lehendakariordeak, eta Alfonso Luis González, Lantziegoko alkateak, 13:00etan Lantziegoko udaletxean hitzarmena sinatu zuten. Akordioa hurrengo urteotan izango diren jardueretan zehaztuko da. Eusko Ikaskuntzak udalekin kultura eta zientzia jarduerak garatzeko ehun lankidetza hitzarmenetik gora ditu. Hitzarmen hauen bidez, artxibo eta liburutegiak eguneratu eta txukuntzen dira, erakusketak antolatzen dira, ondarearen errolda egiten da, ikerketa bekak ematen dira, erakusketa, jardunaldi eta kongresuak antolatzen dira, gogoeta estrategikoak egiten dira, liburuak editatu edo herrietako historia ondare bilketa bultzatzen da.
