Noticias corporativas

01/11/2013

Azaroaren 9an V Jardunaldi Etnografikoak Gaubean

Hurrengo azaroaren 9an Gaubeako liburutegian garai batetako lanbideen inguruko tailer etnografikoa ospatuko da.

"Liburuak egiteko larruaren erabilpena" izango da tailerraren izenburua eta Amaia Otaduyk emango du. Eusko Ikaskuntzak udalarekin duen hitzarmenaren baitan emango da eta udal arabarrak antolatu duen egitarau oparo baten baitan. Gaubeako V Jardunaldi Etnografikoak "Liburua gure arbasoetatik gaur arte" izenburupean azaroaren 8an hasiko dira belaunaldi desberdinetako pertsonen bilgune batekin, bertan egungo eta gure aiton amonen garaiko liburuak aztertuz.

Eguerdiko 12.00etan ekingo zaion tailerraren ostean, Euskal Herrian diren hiru hizkuntz ofizialen inguruko eztabaida izango da.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp