Urtero bezala maiatzeko azken ostiralean, hots, maiatzaren 31ean Ohiko Batzar Nagusia ospatuko da Donostiako Miramar Jauregian arratsaldeko 18.00etan. Eusko Ikaskuntzako bazkide guztientzat irekia den batzarreko gai zerrendan lehen puntua azken Batzar Nagusiko aktaren onespena izango da. Ondoren 2012ko ekintza txostenaren aurkezpena egingo da, bazkideek bidezkoa irudituz gero, onartua izan dadin. Ondoren, 2012 urteko Balantzea eta Emaitza Kontuaren aurkezpena eta 2013ko aurrekontuen aurkezpena izango da eta azkenik, lehendakariak bere txostena irakurriko du.

