Xabier Zabaltza Eusko Ikaskuntzako bazkideak Agusti Xahori (1811-1858) buruz liburuxka bat argitaratu berri du Bidegileak bilduman. Euskal kazetari, idazle, hizkuntzalari eta politikaria izan zenaren pentsamoldea, ezkerreko euskal nazionalismo baten lehen aurrekaritzat hartu izan da. Erromantiko sutsua, euskaldunen jatorriaren eta historiaren inguruko hainbat kontakizunen asmatzailea izan zen.
http://www.euskara.euskadi.net/r59-bidegile/es/euskara_sustapena/bidegileak/indice_e.asp
Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresua
Datorren maiatzaren 3 eta 4an Arrasateko Modragon Goi Eskola Politeknikoko Garaia eraikinean I. Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresua ospatuko da. Materialen arloan gizartean aldaketa zientifiko eta teknologiko oso nabarmenak izaten ari dira azken urteotan. Horren ondorioz, material-mota berriak garatu dira eta datozen urteei begira, nazioarteko komunitatean esperantza handiak daude aurrerapen garrantzitsuen bidetik jarraitzeko.
Materialen Zientzia eta Teknologiaren arloetan bere jarduera profesional burutzen duten euskaldunak elkartzea jakintza- eta esperientzia desberdinak trukatzeko asmoz kongresu honen helburu nagusienetarikoa da.
Ikusi gehiago http://mzt2012.mondragon.edu/eu
