XXI. Mende Hasierako Haur eta Gazte Literatura
EGILEAK: XABIER ETXANIZ ERLE ETA JOSE MANUEL LÓPEZ GOSENI 177 orri ISBN: 978-84-7821-784-7
90eko hamarkadako Haur eta Gazte Literatura (Pamiela, 2005) hamarkada hartako egoera aztertu genuen, generoka, obra garrantzitsuenak, aldaketa esanguratsuenak eta abar Liburu hau haren jarraipena da. Sarrera historiko baten ondoren, generoka XXI. mendeko lehen hamarkadan izandako garapena eskaintzen da; hurrena kanonari buruzko azterketa bat egiten da, egungo sistemaren egoera eta erronkekin amaitzeko.
Liburu honek helburu argiak ditu; alde batetik, egungo egoeraren berri eman, zer argitaratu den, nork, zertaz, nolako generoak? eta hortik abiatuta, gure literaturak nolako erronkak dituen aurrera egiteko eta literatura osatuagoa eta erakargarriagoa eskaini ahal izateko; bestetik, ikerketa honek beste batzuetarako abiapuntua izan nahi du; azkenik, espero eta desio dugu lan hau baliagarria gertatzea HGLra hurbildu nahi duten guztientzat, literaturaren mundutik zein hezkuntzarenetik.
Euskal herritarren burujabetza. Euskal herritarren autogobernu auziaren bilakaeraz (1793-1919): Foruen bidezko erakundetzetik Autonomia Estatutura
EGILEA: JOSEBA AGIRREAZKUENAGA IRUN: Alberdania, 2012 325 P. ; 21 CM. ISBN: 978-84-9868-356-1
Miguel de Unamuno XII. Saria. Bilboko Udala
Zer da Foru Konstituzioa konstituzio liberalen garaian? Zer, Euskal Konstituzio politikoa 1852an? Zer, euskal Batzar Nagusien burujabetza? Eta euskal nazionalitatea 1864an? Noiz eta zergatik desegin zituen Espainiako Gobernuak Batzar Nagusiak? Zergatik eskatu zen 1917an berriz ere burujabetza politikoa? Eta gero Autonomia Estatutua eta Euskal Gobernuaren antolaketa?
Norbanakoen giza eskubideak, zoriontasuna, independentzia, eskubide politikoak aldarrikatuz abiatu zen Iraultza Liberala bai Ipar Ameriketan (1776) bai Frantzian ere (1789). Espainia igaro zen Europan, Ameriketan eta Asian barrena hedaturiko erresuma bat izatetik Estatu-nazio konstituzioduna izatera XIX. mendearen lehen hamarkadetan. Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Gipuzkoakoek ere, 1812ko Espainiako konstituzio berria zin egiterakoan, foruen bidezko konsti?tuzioa ere nahi zutela erabaki zuten. Konstituzio bien arteko uztartzea eskatu zuten. Gerra giroan ernetzen joan zen Iraul?tza Liberala. Eta Espainiako Parlamentuan "euskal auzia" deritzana txertatu zen, aldian aldiko arazo parlamentario bihurtu zen eta.
Euskal auzi horren bilakaera politikoa eta lege bidezkoa aztertzen da liburu honetan, Konbentzioko Gerra inguruan hasi eta XIX. mende korapilatsuan barrena 1919ko lehen autonomia estatutuak idatzi ziren arte.
Legitimaciones sociales de las políticas patrimoniales y museísticas
AUTOR: IÑAKI ARRIETA URTIZBEREA (ED.) BILBAO: UPV-EHU, 2011 201 P. ; 24 CM. ISBN: 978-84-9860-567-9
Los bienes culturales simbolizan las identidades culturales y memorias de las sociedades, las comunidades o los pueblos. Su activación o puesta en valor es una cuestión cultural y, por tanto, social y pública. En las sociedades democráticas y capitalistas actuales son generalmente los poderes políticos quienes dirigen esos procesos culturales. Ellos cuentan con la legitimación para hacerlo. Sin embargo, a medida que la lógica del capitalismo ?centrada en el individuo y sus intereses particulares? transciende el ámbito del mercado y se afianza en terrenos esencialmente sociales y culturales, lo social, lo colectivo y lo público se resienten.
Es por ello que junto a la legitimación política se hace necesario contar también con la social. Cuáles son las posiciones sociales de los agentes vinculados a los proyectos, qué intereses tienen, qué valorizaciones realizan, qué acciones llevan a cabo o cuál es el grado de aceptación de las propuestas presentadas por el poder político, son algunas de las cuestiones en las que se detienen los autores de esta publicación, describiendo y analizando diferentes iniciativas desarrolladas en la península ibérica y el continente americano.
