Noticias corporativas

01/06/2010

Bekak / Bourses

Agustin Zumalabe Beka

Oroimen iheskorrak: Gerra zibileko sufrimenduaren inguruko hausnarketak, euskaraz idatzitako testigantzen ikerketaren bidez lana egingo dute Pio Perez Aldasoro eta Ignacio Ayestaran Urizek jaso berri duten Zumalabe bekaren bidez. Gerra Zibileko bizipenak ikertuko dituzte proiektu honen bidez, izaera kualitatiboaz subjektuaren Ahotsak aztertu nahian. Horretarako, euskaraz idatzitako testigantza Eta autobiografiak baliatuko dituzte. Izan ere, liburu eta Testigantza hauetan garbi azaltzen dira gerrak eragindako bizipen Traumatikoak eta nahigabeak. Narrazioen ikerketen bidez Garaiko testuingurua ere ikertuko Dute egileek, horregatik, gerra bizi izandakoen kosmobisioa Eta oroimenari buruzko Informazioa emateaz gain, Gerra Zibileko Lanei beste ikuspegi bat lortu dezakete.

Angel de Apraiz Beka

Hiztunak egoera desberdinetan zein Hizkera erabiltzen dituen aztertuko Du. Oihana Lujanbio Begiristain goizuetarrak jaso berri duen Angelde Apraiz bekari esker. Hizkerak adierazten duena. Goizuetako adibidea lanean, zehazki, hiztunak egoera ezberdinetan, hizkera komunitatean zein bertatik Kanpo beste hizkera komunitateekin hitzegitean nola egiten duen aztertuko du. Lujanbiok Nafarroako herri euskaldun bateko, Goizuetako, hizkerak aztertuz. Proiektu honen bidez aztertuko den hizkuntza aldakortasuna, orain arte Euskal Herrian oso gutxi landu da. Hain justu, euskara batua 1968an Sortu zen eta prozesu horren Une desberdinak ezagutu Dituzten belaunaldiak bizirik daude, baina bakoitzaren hizkerari Prozesuak nola eragin dion ez du Oraindik inork ikertu.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp