Noticias corporativas

01/07/2012

Bermeoko 1912.eko galernaren ikerketa lana erakusgai egongo da

Eusko Ikaskuntzak eta Bermeoko Udalak, Bermeoko 1912. urtean izan zen Galernaren dokumentazio lanari argia eman diote beka baten bidez. Proiektuaren helburua, 1912. urteko Galernak Bermeoko portuan izandako ondorio larriak islatzen dituen dokumentazioa biltzea izan da, beti ere, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostalde hurbileko balorazioa eginez. Galernaren eragina, herriko ekintza sozial eta ekonomikoan eta familietan baloratzeko, zer nolako kalte-ordainak eragin zituen ikertu nahi izan da.

Dena den, ikerketa azterlan hau, artxibo, liburutegi, lurraldeko zein estatu mailako dokumentazio zentroetan, aurkitutako, aukeratutako eta bildutako informazio grafiko, hemerografiko eta idatzizkoan datza.

Bermeoko Udalak 1912.eko galernaren oroitzapena eta azken mendean izan duen eragina kontutan hartuz, hainbat ekitaldi eta ekintza antolatu ditu. Horien artean, 1912ko galernaren inguruko erakusketa bat osatuko da, non erakusgai ezberdinen artean Eusko Ikaskuntzak eta Bermeoko Udalak eskainitako beka horretan bildutako informazio eta materiala egongo den erakusgarri. Erakusketa hori herririk herri zabalduko da. Bermeon, uztailaren 27tik irailaren 16ra bitartean ikusgai izango da. Lekeition, abenduan zabalduko da. Beste herri batzuetan ere izango da baina zehazteke dago oraindik.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp