Noticias corporativas

01/03/2013

Datorkigunea: Aniztasunaren eraikuntzan proposamen batzuk

Datorkigunea osatzen duten Euskal Herriko 40 gazteek "Migrazioa eta identitatea: Aniztasunerantz bidean" gaia jorratu duten 2012ko irailetik 2013ko urtarrilera arte Euskal Herriko lurralde desberdinetan buruturiko bileretan.

Migrazio mugimeduak aro modernoan beti eman izan badira ere, egun inoiz baino gaurkotasun gehiago duen gaia bilakatu da, izan ere, duela hamarkada batzuk Euskal Herria beste hainbat herrialdeetako pertsonentzat euren etorkizuna eraikitzeko esperantzarako herria izan bazitekeen, egun eta bizi dugun gizarte modeloaren krisialdi garaian euskal gazte asko beste herrialdeetara begira hasi dira euren etorkizuna agian sorterritik kanpo bilatu beharko dutelako. Migrazioak fenomeno bat baino, historian zehar behin eta berriz errepikatu den errealitatea da eta etorkizunean ere errepikatuko dena. Bestalde, nortasun eta identitaetari dagokionez, badago gizabanakoaren nortasuna (gutako bakoitza gauza asko gara eta garen hori ere aldatzen doa) eta badago nortasun/identitate kulturala/kolektiboa eta hau bestearekin dugun harremanean eraikitzen da. Herri identitatea beraz, finkatu behar ez genukeen kontzeptua bezala ageri da, aldakorra delako eta osatzen duten pertsonen artean eraikitzen delako. Hemen kulturartekotasun eta aniztsunaren konptzeptuek hartzen dute protagonismoa, errealitatean kudeatzeko erronka interesgarri eta apasionanteak sortzen direlarik.

Testuinguru honetan hezkuntza, lana, administrazio lokala eta elkarbizitza eremuak landu dira. Eremu bakoitzean egun den errealitatea ezagutze aldera, Julen Aranguren Zarauzko Udaleko Immigrazo teknikaria izan da bertan egiten denaren berri emateko. Lan eremuan aldiz Gorka Moreno Soziologian doktoreak migrazio fluxuen eta lan-merkatuaren arteko harreman zuzena landu du. Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko irakasleak eskola inklusiboaren aldeko apustua azaldu zuen, horrek dituen zalitasun guztiekin. Azkenik, Agustin Unzurrunzaga Gipuzkoako SOS Arrazakeriako atzerritartasun aholkulari eta bozeramaile izandakoak inmigrazioaren egunerokotasuna azaltzera bideratu zuen bere hitzaldia.

Errealitatearen ezagutza hau abiapuntu izanik, eremu bakoitzean hainbat erronka identifikatu dituzte gazteek, ondoren proposamen zehatz batzuk definituz. Hausnarketa eta lan guzti honen txostena amaitzean, erakunde eta instituzio ezberdinetako ordezkariei ezagutzera emango zaie egindako lana proposamen hauetako batzuk bideragarriak ikusiz gero, aurrera ateratzeko.

Informazio gehiago: www.datorkigunea.com

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp